Ohar bat literatura historiografiaz : B. Echepare erdi-aroko autoreReportar como inadecuado




Ohar bat literatura historiografiaz : B. Echepare erdi-aroko autore - Descarga este documento en PDF. Documentación en PDF para descargar gratis. Disponible también para leer online.

1 IKER - Centre de recherche sur la langue et les textes basques

Résumé : Ez ahal didate beltzuri eginen literatura historiaren ikertzaileek, ni eremu horretako noiz behinkako ikusliarra izanki, hartan behar baino barnago men-turatzen banaiz, eta kontu zahar batzuetara itzulirik, euskal literaturaren his-toriografia hunkitzen duten zenbait gogoeta plazaratzen baditut. Aspaldi gogoa alhan naukan paradoxa honetaz ariko naiz: hainbestetan aipatu den eus-kal literaturaren berankortasunak arras salbuespen guti izan du 1545etik joan den mendearen hondar hamarkadak arte, haietarik bat, ene aburuz, Echepareren Linguae Vasconum Primitiae izanik. Izan ere, euskal literaturak argitalpenik izan badu bere garaiari zegokionik, erran nahi baitu euskal gizar-tearen testuinguruan bere garaiko literaturaren fruitu izan denik, hura izan da. Oro har, berant eta destenorez ibili bada euskal literatura, salbuespen gisa agertzen zaigu alderdi horretarik Echepareren kopla liburua baita, berdin, sorkuntza literaturatik kanpo, Leiçarragaren itzulpenak ere, ez, ene ustez, aipatu gibelamendu kroniko baten hasikin gisa.

Keywords : euskara - literatura historiografia B. Echepare - XVI. mendea -erdi-aroko autore?





Autor: Beñat Oyharçabal -

Fuente: https://hal.archives-ouvertes.fr/



DESCARGAR PDF




Documentos relacionados